Nazaret, ikaskuntza zentroa

NAZARETEN ZER IKASI NAHI DUZU?

Bachillerato_home copia

Batxilergo Orokorra, Giza eta Gizarte Zientzietakoa, STEM Zientifikoa eta Europako Business (EBBD) zure beharretara egokituak. D, B eta A ereduetan egin ahal izango dituzu, eta irakasgaiak ingelesez ikasteko aukera izango duzu.

 

 

Gipuzkoako enpresen beharretara egokitutako Goi eta Erdi mailako Heziketa Zikloak eta lnabide eskakizunetara egokitutako espezioalizazioak. Euskadiko LHko berrikuntza-ereduaren bidez, Real Life proiektuetan oinarritutako metodologia erabiltzen da. Horri esker, lan-munduan sartuko zara, zure lanbidea ongi ezagutuz.

Urtean 100 prestakuntza-ekintza baino gehiago ematen ditugu, hau da, 10.000 prestakuntza-ordu baino gehiago lanean ari diren langileentzat eta langabezian dauden pertsonentzat. Ikastaro horiez gain, enpresen neurrira egindako prestakuntza-planak ere egiten ditugu.

+12.000

Lanerako formakuntza ikastaroetako orduak.

%85,5

Prestakuntza osatu ondoren, lanean ari da.

44

Irakasleek aktiboki lan egiten duten proiektuen kopurua da.

110

Enpresa, elkarte, fundazio, etab. lan-praktikak, bisitak eta erronkak eskaintzeko gure ikasleei.

Gure ikasleek esaten dutena:

“Duela 5 urte Nazaretera etorri nintzen Batxilergo Zientifikoa egitera. Hemen beti sentitu naiz oso
lagundurik, horregatik; Administrazioaren ziklo bikoitza ikasten geratzea erabaki nuen. Ekainean amaitu nuen Zuzendaritzarako laguntza, eta udan, Nazareteko lan poltsari esker, enpresa batean aritu naiz lanean. Irailean Administrazio eta Finantzen 2. urtean hasi nintzen eta martxoan Lantokiko Prestakuntza hasiko dut. Ea zortea dudan eta praktikak egiten ditudan enpresan gera naiteke lanean.”

Eneko Garrote

Donostian gaude

  • Groseko tren-geltokitik 6 minutura, oinez.
  • Autobus geltokitik 9 minutura oinez joanda.
  • Atotxako aparkalekutik 6 minutura, oinez.
  • 9 minutura, Tabakaleratik oinez.
  • Dbus 36 autobus linea (Nazaret geltokia).
Txata ireki
1
Laguntzarik behar duzu?
WhatsApp bitartez Nazaretekin txateatu
Kaixo, zertan lagun zaitzakegu?